Nork nori zer? Publizitatean inbertitzen denarekin, azken zehaztasuna zainduz diseinuan, mezuan… Baina hizkuntzan? Horrelako akats batek kanpaina on bat izorra dezake. Energiaren Euskal Erakundeak ez al dauka nahikoa energia euskaran inbertitzeko? Ergatiboan bitan kale egitea bost hitzez osatutako esaldian…

Errotuladore Gorria. Euskaldunok gure hizkuntza eskubideak urratuta ikusten ditugunean, euskara baztertua denean, hizkuntzak tratu txarra jasotzen duenean,… ez geratu kexan, amorruan edo ezinean, bidaliguzue argazki bat edo eta egoeraren azalpena, guk atal honetan publiko egingo dugu.
Emaila: info@aiaraldekoeuskalgintza.eus
whats-app/tlf: 688 86 29 49









