Non gaude euskaldunak? Berriz ere zelaitik kanpo. Erdara hutseko kartelak erabat baztertu behar dira euskararen normalizazioa bultzatu nahi badugu behintzat, euskara ikusezin bihurtzen baitute.
Altzarrate Futbol Elkartetik kartelaren euskarazko bertsioa egin dutela eta bi kartelak elkarrekin itsatsi dituztela adierazi digute. Sare sozialetan euskara eta gaztelania biak erabiltzen dituztela erakutsi baita.
Argitaratu dugun argazkia hartu zen lekuan baina kartel bakarra zegoen, gaztelaniazkoa. Horregatik, praktika eraginkorrena erdara hutseko kartelak baztertzea eta euskararen presentzia beti bermatzea dela uste dugu.

Errotuladore Gorria. Euskaldunok gure hizkuntza eskubideak urratuta ikusten ditugunean, euskara baztertua denean, hizkuntzak tratu txarra jasotzen duenean,… ez geratu kexan, amorruan edo ezinean, bidaliguzue argazki bat edo eta egoeraren azalpena, guk atal honetan publiko egingo dugu.
Emaila: info@aiaraldekoeuskalgintza.eus
whats-app/tlf: 688 86 29 49









