Gaztelera hutseko afixak, euskararen arrastorik gabe, eskualdeko herri ezberdinetako hormetan, zaharrak berri. Eta gu, euskaldunak, berriz ere arrotzak gure herrian. Zenbatetan eskatu beharko dugu? Ez al gara nor? Euskaldunak baztertzea kirola da gure eskualdean.

Eta bada beste aldaera edo praktika bat gure ustez okerra dena: gaztelera hutseko kartela eta euskarazko bertsioa egitea. Batzutan bi bertsioak ondoan jartzen dira paretan baina beste batzuetan gaztelerakoa edonon agertzen da eta euskarazkoa soilik sarean topatzen dugu. Hori gertatu zaigu kasu honetan:
Paretan soilik gaztelerakoa topatu dugu, sare sozialetan berriz euskarazko bertsioa aurkitu dugu baita. Aukera honek ez du euskararen ikusgarritasuna bermatzen, horregatik euskararik gabeko kartelak baztertu behar direla uste dugu, bizi dugun egoera diglosikoa baita, ez berdintasun eta orekan oinarritua.
Errotuladore Gorria. Euskaldunok gure hizkuntza eskubideak urratuta ikusten ditugunean, euskara baztertua denean, hizkuntzak tratu txarra jasotzen duenean… ez geratu kexan, amorruan edo ezinean, bidaliguzue argazki bat edo eta egoeraren azalpena, guk atal honetan publiko egingo dugu.
Emaila: info@aiaraldekoeuskalgintza.eus
whats-app/tlf: 688 86 29 49











