AIARALDEKO EUSKALGINTZAREN KONTSEILUA euskararen normalizazioan lan egiten dugun edo lan egin nahi dugun entitate eta norbanakoen bilgunea da. Egun, hizkuntzaren normalizazioan bakarka eta nor bere bidetik egiten dugu lan, atomizatutako lan jardun horiek bildu, gogoetak partekatu eta norabide berdinean ekiteko lantresna izan nahi du Kontseiluak. Sinergiak bilatu, hausnarketak egin, baliabideak eraginkortu eta batez ere Aiaraldea eskualdean (Laudio, Amurrio, Urduña, Aiara, Orozko, Artziniega, Okondo, Arrankudiaga-Zollo eta Arakaldo udalerriek osatzen duten eskualdea) euskararen erabateko normalizazioa erdiesteke estrategiak eta lan ildoak zehazteko gune izan nahi du Kontseilu honek. Era berean,gaur egun euskararen normalizazio lanean parte hartzen ez duten eragileak zeregin honetan inplikatzeko tresna izango da Kontseilua; eragile hauei lan hau garatzeko baliabideak eta laguntza eskainiz.
Bilatu
Azken postak
- Jaietan euskara bultzatzeko ausart eta bateginik
- [Errotuladore gorria] Ganorazko itzulpen barik…
- [Errotuladore Gorria] Futbolean euskara, bigarren mailan
- Memealdiak 264 ale bildu ditu
- 2024ari forma emateko Kontseilu Orokorra
- 730 egun
- Gure kilometroa
- Bai We Can dinamikara batu da OMNIA, 11 konpromiso hartuta