Abian da Euskaratibatu 2024 zozketa

Gazteak, gurasoak, hezkuntza, instituzioak, jaiak, kirola… Arlo guztietara heldu nahi eta behar dugu, euskara eskualdean bultzatzeko. 2016tik egin ditugunak, egiten ari garena eta egin gura duguna!

Horretarako Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak ezinbestekoa du baliabideak eskuratzea: bazkideen ekarpenak, instituzioekin hitzarmenak, Otxomaioko txosna eta… Euskaraktibatu zozketa.

Aurten, iaz legez, tokiko produktuz beteriko eta 150€an baloratutako saskia zozketatuko dugu abenduaren 1ean Arrankudiagan, bertan izango baita 2024ko Aiaraldeko Euskararen Eguna (laster aurkezpen publikoa egingo dugu).

Eskuratu boletoa euro baten truke ondoko ikastetxe edo elkarteetan:

Amurrion: Zabaleko ikastetxea, Zaraobe institutua, Aresketa ikastola, Amaurre ikastetxea eta AEK Amurrioko Euskaltegia.

Aiaran: Etxaurren Ikastola eta 24 elkartea

Arrankudiaga-Zollon: Arrankudiaga Eskola

Areta: Areta Herri Eskola

Artziniega: Gure Arteko Ama ikastetxea

Laudio: Kirikino, Sorginlarren, Faktoria, Latiorro ikastetxea, Lamuza ikastetxa, Lamilagrosa ikastetxea, Laudio ikastola, Laudioalde ikastetxea, Laudioko Udal Euskaltegia eta AEK-ko Berbots euskaltegia

Orozko: Orozko Harana ikastetxea

Okondo: Okondo eskola

Urduña: Urduña Herri eskola eta Aintzinako Andramari ikastetxea.

Babestu euskararen biziberritzea Aiaraldean, babestu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua.

Euskaraktibatu!

Interesgarriak izan daitezkeen beste artikulu batzuk