Abenduaren 10ean Laudioko Kasinoan gauzatu zuen Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak urteko azken Kontseilu Orokorra. 2025eko lehen balantzea aurkeztu eta 2026-2030erako Plan Estrategiko berria onartu zituen aho betez bertaratutako kidegoak.

Urteko bigarren eta azken Kontseilu Orokorra ospatu zuen Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak abenduaren 10ean Laudioko Kasinoan. Urteko ekintzen errepasoa aletu zuen Ane Izquierdo elkarteko dinamizatzaileak. 2025a ekimenei dagokionez urte oparoa izan da. Horrekin batera, elkartearen egoera ekonomikoa eta horri aurre egiteko ekintza plana aurkeztu eta ontzat eman zen Kontseilu Orokorrean. Onartu zen halaber, aurreko akta eta 2026-2030erako Plan Estrategiko berria.
2026ak dakartzan erronka berriei aurre egiteko web-gune berria aurkezteko aukera baliatu zen bilera baita.









