[Errotuladore gorria] Arrastorik gabe

Gaztelania, ingelesa… baina euskararen arrastorik ez. Nola liteke instituzio publikoen babesa duen ekimen batek euskal hiztunak erabat baztertzea? Diru-laguntzak jasotzeko baldintzak askotarikoak eta zorrotzak izaten dira, bete beharrekoen zerrenda ez da txikia, baina euskarari dagokionez ez da neurri eraginkorrik hartzeko ausardiarik?

Artikulu honen ostean antolatzaileak gurekin harremanetan jarri dira eta ondoren euskarazko kartela egin eta saretu dute.

Errotuladore Gorria. Euskaldunok gure hizkuntza eskubideak urratuta ikusten ditugunean, euskara baztertua denean, hizkuntzak tratu txarra jasotzen duenean… ez geratu kexan, amorruan edo ezinean, bidaliguzue argazki bat edo eta egoeraren azalpena, guk atal honetan publiko egingo dugu.

Emaila: info@aiaraldekoeuskalgintza.eus 

whats-app/tlf: 688 86 29 49

Interesgarriak izan daitezkeen beste artikulu batzuk