Gaztelania hutsezko beste afixa bat. Esango digute, agian, eta zorte apur batekin, badela euskarazko bertsio bat hor nonbait. Baina hemen diglosian bizi gara, ez da berdinen arteko harremana eta euskara berriz ere desagertuta, non eta UEMAko udalerri batean jaien testuinguruan. Ulertzen gatza. Onartzea ezinezkoa. Enegarrenez, euskararik gabeko afixarik ez arren, otoi eta faborez, xedea desagertaraztea ez bada behintzat. Bestela segi, segi…

Errotuladore Gorria. Euskaldunok gure hizkuntza eskubideak urratuta ikusten ditugunean, euskara baztertua denean, hizkuntzak tratu txarra jasotzen duenean,… ez geratu kexan, amorruan edo ezinean, bidaliguzue argazki bat edo eta egoeraren azalpena, guk atal honetan publiko egingo dugu.
Emaila: info@aiaraldekoeuskalgintza.eus
whats-app/tlf: 688 86 29 49









