Elebitasunaren aukera hobesten denean kasu, diglosian sakontzeko ez luke izan behar eta. Aurkezle bati ekitaldia elebitan eskatu eta emaitza euskara modu anekdotikoan egitea bada, euskara baztertzen gabiltza berriz ere. Elebitan jardun eta gaztelania aurretik jartzen badugu zentzu guztia galtzen du, euskalduna elebiduna baita beti, erdalduna ez bezala. Euskara lehentasunez erabili behar da elebitan egitea erabakitzen bada, gaztelania euskara ulertzen ez dutenentzako baita eta ez alderantziz. Egoera diglosikoan euskara da bultzatu beharrekoa, azpiratze eta bazterketa egoera batetik atera behar dena.
Ihauterien harira Urduñan Udalak antolatutako ekitaldia dela eta jaso dugu kexa. Aurkezlea, euskalduna eta kazetari profesionala izanik, ia osoki espainolez jardun baitzuen oholtzatik. Euskarazko hitz batzuk tartekatuz, modu anekdotikoan. Testuinguruak, gaztetxoak eta familia gazteak izanik euskara leheneztea eskatzen zuen, gehiengoak euskara ulertzen baitzuen. Emaitza berriz ere gure hizkuntza bere herrian bertan baztertua dela.
Ihauterietako ekitaldi hori, testuingurua kontuan hartuta, euskara hutsez izan balitz zer arazo suposatuko luke?
Euskaraldia badator eta, hasiko al gara konpromisoak hartzen? Apustu sendoa egingo al dugu euskaragatik? Ausartak izateko garaia da.

Errotuladore Gorria. Euskaldunok gure hizkuntza eskubideak urratuta ikusten ditugunean, euskara baztertua denean, hizkuntzak tratu txarra jasotzen duenean,… ez geratu kexan, amorruan edo ezinean, bidaliguzue argazki bat edo eta egoeraren azalpena, guk atal honetan publiko egingo dugu.
Emaila: info@aiaraldekoeuskalgintza.eus
whats-app/tlf: 688 86 29 49









