[Errotuladore gorria] Gaizki ulertu dugu edo…

Afitxak gutxienez elebidunak izatea eskatzen dugu, bai, baina gaizki ulertu dugu edo… euskara bigarren mailako eta traba egiten duena dela pentsatzen dugu? Gutxitua, baztertua, debekatua eta jazarria izan den hizkuntzak behar du erreparazioa, ikusgarritasuna, lehentasuna… Euskalduna elebiduna da gutxienez. Euskaraz ulertzen ez duenak behar du bigarren irakurketa eta ez alderantziz. Euskara da bultzatu beharrekoa, beraz nabarmentzekoa. Afitxa honetan guztiz alderantziz egin dute euskara gutxiagotuz: letran, kolorean… Zergatik?

Kontu hauek ez dira anekdotikoak eta horregatik zenbait Udalek zehazten dute non kokatu eta nola nabarmendu euskarazko testuak karteletan.

Errotuladore Gorria. Euskaldunok gure hizkuntza eskubideak urratuta ikusten ditugunean, euskara baztertua denean, hizkuntzak tratu txarra jasotzen duenean,… ez geratu kexan, amorruan edo ezinean, bidaliguzue argazki bat edo eta egoeraren azalpena, guk atal honetan publiko egingo dugu.

Emaila: info@aiaraldekoeuskalgintza.eus 

whats-app/tlf: 688 86 29 49

Interesgarriak izan daitezkeen beste artikulu batzuk