[Errotuladore gorria] Gurasoentzat, erdaraz hobe

Hizkuntzak ikastea kezka, baina informatzerako orduan hautu elebakarra. Activa enpresak antolatzen ditu kanpamentuak. 30 urteko esperientzia ei dute baina gure hizkuntza oraindik ezagutzen ez dutela ematen du. Edo ume ele anizdunak eta guraso elebakarrak ditugu xede? Euskara ahaztua, baztertua eta ikusezin egina, berriz ere.

Errotuladore Gorria. Euskaldunok gure hizkuntza eskubideak urratuta ikusten ditugunean, euskara baztertua denean, hizkuntzak tratu txarra jasotzen duenean,… ez geratu kexan, amorruan edo ezinean, bidaliguzue argazki bat edo eta egoeraren azalpena, guk atal honetan publiko egingo dugu.

Emaila: info@aiaraldekoeuskalgintza.eus 

whats-app/tlf: 688 86 29 49

Interesgarriak izan daitezkeen beste artikulu batzuk