[Errotuladore Gorria] Gutxi eta akastuna

Atal honetan askotan agertu da jada Amurrioko Udal Aldizkaria: Hauxe da. Komunikazioak gutxienez elebitan beharko lukete eta agerkari honetan euskararen presentzia %35 ingurukoa da soilik. Hori gutxi eta maiz akats nabarmenak dakartza euskarazko testuak, gaztelaniazkoak ez bezala. Oraingoan titularrean bertan ergatiboari ostiko ederra eman diote. Hau ez al da euskaldunekiko tratu txarra?

Errotuladore Gorria. Euskaldunok gure hizkuntza eskubideak urratuta ikusten ditugunean, euskara baztertua denean, hizkuntzak tratu txarra jasotzen duenean… ez geratu kexan, amorruan edo ezinean, bidaliguzue argazki bat edo eta egoeraren azalpena, guk atal honetan publiko egingo dugu.

Emaila: info@aiaraldekoeuskalgintza.eus 

whats-app/tlf: 688 86 29 49

Interesgarriak izan daitezkeen beste artikulu batzuk