Erdara hutsezko kartelak, euskara lurrundu egiten da, ez da, ez dago… Berriz ere desagerrarazia, berriz ere debekatua, berriz ere baztertua…
Gure eskualdean nagusi da D eredua, adin batetik beherako biztanleen gehiengoa euskalduna da… Eta hala ere, publiko horri zuzendutako kartel bat erdara hutsean? Nola da posible? Kea bai, euskaldunak erreta gaudelako egoera hauek pairatzeaz.
Baina gaur bi baten prezioan. Udalak ere bide beretik, baina orain nagusiei euskara jakiteko aukera ukatuz. 1982ko Euskararen Legea betetzen ez duen kartel bat, instituzio batek egina… Plan eta lege politak hizkuntza babesteko eta gero… ez betetzeko. Nork ez du kea ikusten?
Eta hau dena Euskaraldi betean…

Errotuladore Gorria. Euskaldunok gure hizkuntza eskubideak urratuta ikusten ditugunean, euskara baztertua denean, hizkuntzak tratu txarra jasotzen duenean,… ez geratu kexan, amorruan edo ezinean, bidaliguzue argazki bat edo eta egoeraren azalpena, guk atal honetan publiko egingo dugu.
Emaila: info@aiaraldekoeuskalgintza.eus
whats-app/tlf: 688 86 29 49









