[Errotuladore gorria] Murgildu bai, euskaraz ez

Amurrioko udal igerilekuak direla eta herritar talde batek kexa erregistratu du udalean. Idatzian ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean izandako gertakariak azaltzen dira. Kexu dira, sorosle batengana euskaraz jo izanagatik ere erantzuna gazteleraz izan zelako. Horren aurrean erreklamazio orriak harreran eskatu eta halakorik ez zutela erantzun zieten. Kexua jasotzeko herritarrak euskaraz adierazten zuena gaztelaniaz idazten hasi zen orduan harrerako langilea. Bestetik, uztailaren 1ean bozgorailuetatik arratsaldez emandako mezuak gaztelera hutsez izan zirela salatu dute. Gertakari hauengatik Amurrioko Udalean kexa bat aurkeztu dute herritarrek hizkuntza eskubideen urraketagatik. Zerbitzu publikoetan euskarari dagokionez atzera pausuak ematen ari direla adierazi eta Amurrioko Udalari hizkuntza eskubideak berma ditzala eskatu diote.

Errotuladore Gorria. Euskaldunok gure hizkuntza eskubideak urratuta ikusten ditugunean, euskara baztertua denean, hizkuntzak tratu txarra jasotzen duenean,… ez geratu kexan, amorruan edo ezinean, bidaliguzue argazki bat edo eta egoeraren azalpena, guk atal honetan publiko egingo dugu.

Emaila: info@aiaraldekoeuskalgintza.eus 

whats-app/tlf: 688 86 29 49

Interesgarriak izan daitezkeen beste artikulu batzuk