[Errotuladore gorria] Umorez ala dramaz?

Instituzio baten testuen kalitatea, itzulpen automatikoaren arriskuak, utzikeria, istripua, prozedurak behar bezala ez diseinatzea, euskara kontuan ez hartzea… Dramatik edo umoretik, zeretik dauka gehiago egoerak?

Urduñan gazteleraz Gran Via dena Kale Nagusia da euskaraz eta ez Bide Handia; eta Agua Salada kalea, bere horretan da Agua Salada, Ur Gaziak ez baitu kalerik Urduñan. Itzulpen automatikoak bereak egin ditu oraingoan, baina ez luke aitzakia izan behar…

Errotuladore Gorria. Euskaldunok gure hizkuntza eskubideak urratuta ikusten ditugunean, euskara baztertua denean, hizkuntzak tratu txarra jasotzen duenean,… ez geratu kexan, amorruan edo ezinean, bidaliguzue argazki bat edo eta egoeraren azalpena, guk atal honetan publiko egingo dugu.

Emaila: info@aiaraldekoeuskalgintza.eus 

whats-app/tlf: 688 86 29 49

Interesgarriak izan daitezkeen beste artikulu batzuk