Futbola eta euskara jardunaldiak azaroaren 29an Amurrion

Aiaraldean Futbola Euskaraz kanpainaren baitan, ekimen berri bat prestatu dugu azaroaren 29rako Amurrion. Futbola eta euskara binomioari talai ezberdientatik begiratuko diogu hiru solasaldirekin:

  • Klubaren filosofian, bada lekurik?
  • Politikak eta zerbitzuak: ibilitakoa eta ibiltzeke dagoena
  • Eskualdeko ahotsak eta esperientziak

Solasaldietan parte hartuko duten gonbidatuen zerrenda laster argitara emango dugu.

Hitzordua, arratsaldeko 5etan Amurrioko Katekesi Aretoan izango da, sarrera librearekin.

Interesgarriak izan daitezkeen beste artikulu batzuk