Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak! dinamika babesteko talde argazkiak egin zituzten Laudion eta Orozkon jaien aurretik. Udalen eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren deialdiari erantzunez hainbat herritar eta agintari bildu ziren jaietan euskara bultzatzeko nahia azaltzeko.











