Euskaraldiko agenda herriz-herri
Euskaraldia hemen da eta ekitaldiak barra-barra datoz. Bidean ez galtzeko, hementxe izango duzue programazio osoa ikusgai, herriz-herri antolatuta. Deialdi eta ekitaldien berri izateaz gain, txapen banaketa non eta noiz egingo den kontsultatu ahal izango duzue. Egunez egun informazioa eguneratzen joango gara. HitzezEkitekoGaraia da, Euskaraktibatu! AIARA AMURRIO ARAKALDO ARRANKUDIAGA-ZOLLO ARTZINIEGA LAUDIO ARETA OKONDO OROZKO URDUÑA
Arakaldoren txanda heldu da
Ostegunean aurkeztu genuen aurtengo Aiaraldeko Euskararen Eguna. Oraingoan, Arakaldon izango da hitzordua komunitatea batu eta euskara bultzatu xede. Egitarau oparoa prestatu dugu horretarako, publiko guztiak eta adin guztietako pertsonak asetzeko modukoa. Musika, umorea, kirola, mendia, jolasa,.. ezer ez da faltako abenduaren 3an Arakaldon. Euskaraktibatu!
Aurtengo euskararen egunaren aurkezpena, bihar Arakaldon
Bihar azaroak 10, Arakaldoko plazan, 2022ko Aiaraldeko Euskararen Eguna aurkeztuko dugu. Ekimena babestu eta egitaraua ezagutu nahi baduzu, 18:00etan hurbildu Arakaldora. Euskaraldia hasteko aste eskas falta denean Euskaraktibatu!
Euskaraldiak dantzan jarriko gaitu
Ahobizi eta Belarriprest. Mingainak eta belarriak dantzan eta orain… baita gure gorputzak ere! Ainhize Solaun dantzariak aurtengo Euskaraldiko musikarekin koreografia sortu du. Horrezgain, dantza ikasteko bideoa ere prestatu dugu.
Izoria, irlandar euskaldun bat eta Euskaraldia
Aiaran Euskararen Asteburua ospatu zuten pasa den ostiraletik igandera bitartean. Larunbatean urriak 22 Barry Manley irlandar euskaldunaren bakarrizketaz gozatu zuten Izorian, Euskaraldia babesteko argazkiak egitearekin batera. Argazki gehiago hemen.
Euskaraldirako beroketak Amurrion
Larunbatean, urriak 22, Euskaraz Bizi nahi dut eguna ospatu zen giro ederrean Amurrion. Egitarauaren baitan Euskaraldirako photo call-a eta Gurasolekuren ekitaldia egin ziren, Oier Aslaren kontzertu partehartzailearekin.
Urriaren 26an urteko bigarren Kontseilu Orokorra ospatuko dugu
Urteko bigarren Kontseilu Orokorra ospatuko dug Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak urriaren 26an, asteazkenez, arratsaldeko 5etatik 7etara Laudioko Ekintzen Faktorian. Urteko martxa birpasatu eta esku-artean ditugun erronkei heltzea izango da helburua. Informazioa eskuratu, gogoetak partekatu eta erabakiak hartzeko espazioa da Kontseilu Orokorra, horregatik gure elkarteko 44 entitateak parte hartzera deitu nahi ditugu. Gai ordena hemen eskuragarri.
Euskaraldian aktibatzeko gakoak
Garikoitz Goikoetxea UEMAko euskara teknikari eta kazetariak saioa eskaini zuen Faktorian, urriaren 7an. Euskaraldiaren sortzearen xedeak aletu, egindako bidea aztertu eta edizio berri honetan zergatik parte hartu azaldu zuen. Hementxe duzue ikusgai, Aiaraldea.eus hedabidearen eskutik, egun horretako saio osoa:
Gurasolekun parte hartzea eskertzeko ekitaldia Amurrion
Urriaren 22an Euskaraz Bizi nahi dut egunaren baitan ekitaldia antolatu dute Aiarako Berbalagun eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak, Gurasolekun parte hartzen duten eragile eta norbanakoei esker onez. Ekitaldia pasa den ekainean egitekoa zen, baina bero zapa zela eta bertan behera geratu zen. Oier Asla musikariak Kontzertu Partehartzailea eskainiko du Amurrion urriaren 22an 16:30etan, Euskaraz Bizi nahi […]