“EUSKARALDIA: 11 egun euskaraz” Euskara ulertzen dugunok aktibatzera eta antolatzera goaz!

Euskaraldia, Euskal Herri osoan, ohiko harremanetan euskararen erabilpena areagotzeko proposatzen dugun ariketa sozial erraldoi bat da.

Aurten, 11 eguneko iraupena izango du, azaroaren 23tik abenduaren 3ra alegia, eta euskaraz ulertzen duten guztiei bideratutako ariketa izango da.

180922_Hamaikakoa_moztuta

HELBURUA

Aurtengo herri-erronkaren helburu nagusiak hauek dira:

  • Euskararen erabilpena areagotzea

  • Gure harremanetan, hizkuntzarako ditugun inertziak astintzea

  • Herritarren eguneroko harremanetan hizkuntz ohiturak aldatzea

  • Ekimenetik abiatuta emango diren urrats berriak eta sortuko diren euskarazko harremanak, ekimenaren ostean mantentzea

NORK HAR DEZAKE PARTE?

Euskaraz ulertzen duen, 16 urtetik gorako edozeinek parte har dezake.

NOLA PARTE HARTU?

Ondoko bi roletako bat hartuta:

Ahobizi: Ulertzen duenari euskaraz egingo dio, hark erdaraz erantzun arren.

Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo die.

Belarriprest: Agian ez da gai izango euskaraz hitz egiteko, baina dakienari, berarekin euskaraz aritzeko gonbitea egingo dio.

Aurten rolak ez dira gaitasunarekin lotuta egongo, bakoitzak 11 egun hauetan, izango duen joerarekin baizik. Hau da, gaitasun handia duen batek, baliteke, edozein arrazoi dela, inguruko pertsona batzuekin hizkuntz ohiturak aldatzeko prest ez egotea. Orduan, Belarriprest moduan parte har dezake. Aldiz, gaitasun gutxiago duen batek edo euskara ikasten ari den bat, prest egon daiteke, ahal duen neurrian, euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz hitz egiteko. Honek, Ahobiziaren papera hartuko luke.

Izen ematea

Ariketa sozial honetan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da izena ematea.

Izena emateko epea, Irailaren 20an zabaldu zen. Bi aukera ditugu izena emateko, Euskaraldiaren webgunetik (http://izenematea.euskaraldia.eus) eta herrietan jarriko diren mahaietan eskuragarri izango diren esku-orrien bitartez.

Dagoeneko izena eman baduzu, edota momentuz zure rola zein izango den aukeratzeko zalantzak badituzu, etor zaitez Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak eskainiko dituen MOTIBAZIOA SAIOetara: http://www.labur.eus/euskaraldia_formakuntzak

ESKUALDEKO 9 UDALEN ETA KUADRILAREN PARTE HARTZEA

Aurten ez da soilik izango herritarren elkarlana, instituzioek babestu eta bultzatutako ekimena izango da Euskaraldia, bai Euskatzaleen Topagunea baita Eusko Jaurlaritzak babestuta ere.

BAIETZ EUSKARAZ BIZI 11 EGUNEZ!

%d bloggers like this: