Amurrioko Haurreskola eta Eskola guztiek bat egin dute Gurasolekurekin. 0-5 urte bitarteko umeak dituzten familietan euskararen transmisioa bultzatu nahi du egitasmoak. Eskola eta Haurreskoletako zuzendaritzei aurkeztu ostean, irakasle tutoreekin formazio saioak egin ditugu azken astean. Orain gurasoekin motibazio saioa eta proiektuaren aurkezpena egingo dugu.
Proiektua ezagutarazteko honako bideoa jarri dugu sarean, esku-orria berriz https://labur.eus/gurasoleku_Amurrio estekan duzue.