Aiaraldean euskaraz sortzen duen idazle, musikagile, zinegilea… baldin bazara, gurekin harremanetan jarri. Euskara ardatz duen proiektuak garatzen badituzu, kontaktatu gurekin.
Aiaraldeko euskararen egunaren baitan kultur azoka bat prestatzen ari gara ekainaren 4rako Luiaondon, eskualdeko kultur ekoizpenaren eta sortzaileen erakuslehio izan nahi duena. Eskualdeko euskarazko ekoizpenari argazkia atera eta hauspoa eman nahi diogu.
Musika taldearen diskografia, kontakturako txartelak, afitxak, kamisetak, crowdfunding kanpainarako esku-orria,… Antzerki obraren publizitatea eta kontaktua. Liburuak, diskoak, dvd-ak,…
Sortutakoa erakutsi, saldu eta azaltzeko erakuslehio bat ireki nahi diegu sortzaileei eta euskara ardatz duten elkarte eta norbanakoei. Euskarazko kulturari ikusgarritasuna eman eta kontsumoa bultzatzea xede dugu eskualdean.
Azokaren kudeaketa Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluka egingo du, bertan saldutakoarekin eskuratzen dena zuzenean sortzaileari emango zaio.
Parte hartu nahi duenak zer egin behar du? Gurekin harremanetan jarri eta azokan zein material jarri nahi duen jakinarazi, zerrenda zehatz bat igorriz. Bigarrena, material hori gure esku jarri edo non eskuratu dezakegun zehaztu. Gainerakoa, gure kontu!
Harremanetan jarri, lehen bai lehen: e-mailez, telefonoz edo whats-appez.
info@aiaraldekoeuskalgintza.eus
Tlf. 688 86 29 49