2021ean egindakoa partekatzeko, egoeraz hausnartzeko eta batez ere etorkizunerako bideak zehazteko, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua osatzen duten 44 entitateen ordezkariok hitzordua dugu urtarrilaren 28an. Urte zaila izan da guztiontzat, hala ere, ez gara geldirik egon eta, barne begirako lanez gain kanpora begirako ekimenak ere garatu ditugu. Guzti hori gure kideekin partekatu nahi dugu.
Atzera begiratzea baina, indarra bildu eta etorkizuna irudikatzeko baliatu behar dugu. Hurrengo lau urteetan nondik joko dugu? Bidai horretan ez galtzeko gure itsasargia eraikitzen gabiltza eta hori gure kidegoarekin borobildu nahi dugu. 2022-2025 Plan Estrategikoa sortuko dugu eta gure elkartea beste aro batean sartuko dugu, ekimenak eta presentzia biderkatuz.
Asmoak egi bihurtzeko gure kidegoaren parte hartzea ezin bestekoa da. Urtarrilaren 28an Laudioko Faktorian elkartuko gara Kontseilu Orokorrean. Aurrez izena eman telefonoz, whats-appez, e-mailez,… Elkar hartuta, euskararen normalkuntzan aurrera!