Euskaraktibatu: informazio guztia
Larunbat honetan ospatuko dugu Aiaraldeko euskararen eguna Luiaondon. 2021eko abenduan ospatu behar genuen jaia baina, euriteengatik zein osasun egoeragatik bertan behera geratu zen. Eskaintza zabala da oso eta hori ondo ezagutzeko, informaqzio guztia biltzen duen buletina prestatu dugu: labur.eus/euskaraktibatu_ Luiaondon izango dugu topagunea Aiaraldeko euskaltzaleok , euskarak aurrera egin dezan eta Korrikak eskualdean sortutako energiari […]
Euskaraktibatu jaia, Aiaraldea Hemen hamabostekarian
Ekainaren 4an Aiaraldeko euskararen egun bateratua ospatuko dugu Luiaondon, Euskaraktibatu! lemapean. Aiaraldea hedabideko lagunek informazio osatuena dakarte Aiaraldea Hemen hamabostekariaren azken alean. Euskarazko prentsa kontsumitu eta #euskaraktibatu!
Euskararen errota (erremixa)
Musika: Igon Olaguenaga Hitzak: Izar Mendiguren Erremixa: Jimmy Bidaurreta Koreografia: Ainhize Solaun Musikari gonbidatuak: *Egoitz Uriarte *Chiki Lora *Jurgi Ibarretxe *Xabi Basterra *Sabin Guaresti *Olatz Gartzia *Irati Mendiguren *Garazi Abrisketa *Igor Arzuaga Bideogintza: Komunika 2022ko ekainaren 4an EUSKARAKTIBATU JAIA Luaiondon (Aiara). Abenduaren 4an posible izan ez zena, ekainaren 4ean burutuko dugu: Aiaraldeko Euskarareren eguna elkarrekin […]
Hizkuntza irizpideak, gure herriko jaietan
Aiaraldeara indartsu itzuli dira herriko jaiak. Bi urteko parentesiaren ostean ohiko bidetik dira berriz festak gurean. Jada, besteak beste, Aiarako San Prudentzio eta Amurrioko San Jose auzoko jaiak ospatu dira eta orain, azken txanpan dira Urduñako Otxomaioak. Jaiak sozializaziorako aukera aparta dira; kultur eztanda bat. Denboraldia ireki berri den honetan, gogoeta egiteko aukera paregabea dugu. […]
Euskalgintzaren txosna Otxomaioetan
Gaur maiatzak 6, 21:00etan Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren txosnaren irekiera. Ez huts egin!Maiatzaren 7, 8, 13 eta 14an 19etatik aurrera irekita. Babestu gure proiektua.#Euskaraktibatu