Azaroaren 18tik abenduaren 2ra Euskaraldi ospatuko da Euskal Herrian, hizkuntza ohiturak aldatzeko dinamika. Aurreko edizioetan bezala, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak ahalegin berezia egingo du ekimen honi eskualdean hauspoa emateko. Horretarako, Euskaraldia eskualdean dinamizatzeko bi pertsona kontratatzeko deialdia zabaltzen dugu. Kontratuek hiru hilabeteko iraupena izango dute, lanordu osoan eta irailean hasteko. Deialdian parte hartzeko bidali curriculum-a info@aiaraldekoeuskalgintza.eus helbidera, azken eguna uztailak 18.
Zehaztasun guztiak dokumentu honetan: