Ikasturte berriarekin hemen da Gurasoleku

0-5 urte bitarteko umeak dituzten familietan euskararen transmisioa bultzatzea xede du Gurasoleku programak. Iaz, Amurrion abiatutako ekimena Laudiora ere zabaldu dugu. Hauxe duzue aurtengo spota:

AEK eta Berbalagun programarekin ondutako proiektura Laudioko Udal Euskaltegia batu da aurten. Poz handiz esan dezakegu Laudio eta Amurrioko eskola eta haurreskola guztiek parte hartzen dutela ekimenean. Amurrioko Amaurre ikastetxea, Aresketa ikastola, Mendiko eskola, Zabaleko ikastetxea eta Tantaka eta Tipitapa haurreskolak. Laudioko Aretako Fabian Legorburu eskola, Latiorro ikastetxea, Lamuza eskola, Laudio Ikastola, La Milagrosa ikastetxea eta Matxintxu haurreskola.

Leave a Reply

%d bloggers like this: