Irailaren 21ean Euskaraldiaren aurkezpena Faktorian

Araba mailan soilik bi aurkezpen egingo dira, bat Gasteizen eta bestea Laudioko Faktorian. Ordu beteko ekitaldian Euskaltzaleen Topaguneko arduradunek aurtengo Euskaraldiaren edizioa aurkeztuko dute. bertan izango dira baita Aiaraldeko dinamizatzaileak. Aurkezpena bereziki elkarte eta entitateei zuzenduta dago. Parte hartzeko, aurretik izena eman beharra lotura honetan.

Saioa Arabako Foru Aldundiak, Euskaltzaleen Topaguneak, Kuadrillak, Udalek eta herri batzordeek elkarlanean antolatu dute, deitzaileek ohar bidez jakinarazi dutenez.

Leave a Reply

%d bloggers like this: