0-5 urte bitarteko umeak dituzten familietan euskararen transmisioa bultzatzeko programa aurrenekoz burutzen ari da Laudion. Horretarako AEK, Berbalagun programa eta Laudioko Udal Euskaltegiak indarrak batu dituzte Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluarekin batera ekimen hau aurrera eramateko. Laudioko eskola eta haurreskola guztietako zuzendaritzei aurkeztu ostean, guztiek bat egin dute egitasmoarekin. Aretako Fabian Legorburu ikastetxea, Lamilagrosa ikastetxea, Lamuza eskola, Laudio Ikastola, Latiorro ikastetxea eta Matxintxu haurreskola parte hartzen ari dira ekimen honetan. Ikastetxeetan irakasleentzako formazio saioak eta gurasoentzako aurkezpenak eta motibazio saioak burutzen ari dira egunotan. Horrez gain, Gurasolekuk eskaintzen dituen hiru programetan parte hartzeko izen ematea iraila bukaera arte izango da zabalik eskoletan.
Gurasolekuren inguarauan gehaigo jakiteko, jo web guneko atal honetara.