Bigarren urtez martxan da Amurrion Gurasoleku

0-5 urte bitarteko umeak dituzten familietan euskararen transmisioa bultzatzeko programa, iaz abiatu genuen Amurrion. Aurten ere, amurriar familiek aukera dute programa honetan parte hartzeko. Horretarako AEKBerbalagun programa eta  Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua elkarlanean ari gara eskuz-esku. Berriro ere, Amurrioko eskola eta haurreskola guztiek bat egin dute egitasmoarekin: Tipi-tapa eta Tantaka haurreskolak, Zabaleko ikastetxea, Amaurre, Aresketa Ikastola eta Mendiko eskola. Ikastetxeetan irakasleentzako formazio saioak eta gurasoentzako aurkezpenak eta motibazio saioak burutzen ari dira egunotan. Horrez gain, Gurasolekuk eskaintzen dituen hiru programetan parte hartzeko izen ematea iraila bukaera arte izango da zabalik eskoletan.

Gurasolekuren inguruan gehaigo jakiteko, jo web guneko atal honetara.

Leave a Reply

%d bloggers like this: