Urriaren 22an Euskaraz Bizi nahi dut egunaren baitan ekitaldia antolatu dute Aiarako Berbalagun eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak, Gurasolekun parte hartzen duten eragile eta norbanakoei esker onez. Ekitaldia pasa den ekainean egitekoa zen, baina bero zapa zela eta bertan behera geratu zen.
Oier Asla musikariak Kontzertu Partehartzailea eskainiko du Amurrion urriaren 22an 16:30etan, Euskaraz Bizi nahi dut egunaren bazkalostean. Nahi duen orok, gustuko euskal abestia kantatzeko aukera izango du, Oierrekin batera. Ekitaldi honekin aitortza eta esker ona azaldu nahi diegu Gurasolekun parte hartzeko pausua eman duten pertsona guztiei eta baita programan parte hartzen duten ikastetxeei.
Gurasolekun Amurrioko Amaurre, Aresketa, Mendiko eta Zabaleko ikastetxeek parte hartzen dute, herriko bi haurreskolekin batera: Tantaka eta Tipi-tapa. Laudion, berriz, Latiorro, Laudio Ikastola, La Milagrosa, Lamuza eta Fabian Legorburu ikastetxeek eta Matxintxu haurreskolak esku hartzen dute.
Ikasturte bukaeran Laudion horrelako ekitaldi bat egitea aurreikusten da.