Egun hunkigarria benetan. Tarteka ateri, tarteka zaparra,… euskaraz eta euskaragatik bustitzeko aitzakirik ez! Lanteno eta Artziniega artean Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak hartu zuen lekukoa, 31. kilometroan. Hona hemen une hortako irudiak. Egunak baina, askorako eman eta irudi hunkigarri andana utzi zizkigun.
Euskalgintzaren txosna Otxomaioetan
Gaur maiatzak 6, 21:00etan Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren txosnaren irekiera. Ez huts egin!Maiatzaren 7, 8, 13 eta 14an 19etatik aurrera irekita. Babestu gure proiektua.#Euskaraktibatu
Biharamuna
Bukatu da. Emozioen eztanda, komunitatearen berraktibazioa, energia txutea,… Zenbat irudi ahaztezin, zenbat irribarre, malko eta izerdi. Hamaika kolore, motibazio eta aldarrikapen lekuko baten atzetik. 22.n Korrikaren arrastoak, aho-zapore gozoak,… dirau. Argazkiak birpasatu eta… orain zer? Korrikak interpelatzen gaitu, instituzio, elkarte, norbanako,… Korrika egiteari utzi diogun honetan, ez gelditu, pausuak ematen jarraitu. Guzti, guztiok. Memoria. Zergatik […]
Datozen urteotarako plana
Aiaraldeko eskualdean euskararen normalkuntza erdiestea helburu lan egiten du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak. Norabide horretan pausuak emateko, era integral batez ekin behar zaiola uste dugu. Hots, arlo bakar batean, talde xede bakarrean indarra jarrita, aurrera egiterik ez dagoela alegia. Horregatik berebiziko garrantzia izan du guretzat, hurrengo lau urteotarako lan ildo bakoitzean aurrera eraman nahi ditugun ekintzak […]
Administrazioa euskalduntzeko bidean eskubideak babestu
Laudioko udal lanpostu baten euskara eskakizuna bertan behera utzi du epaile batek, euskara hizkuntza zaila dela argudiatuta. Euskalgintzak epaia irain eta eraso gisa jaso du. Euskal Herriko Euskalgintzaren Kontseiluarekin batera elkarretaratzea deitu genuen larunbatean “Euskaraz bizitzearen alde batuz. Eskubide murrizketarik ez!” Prentsa oharra. Aiaraldeko Euskalgintzaren adierazpena. Hedabideetan ohiartzuna izan zuen elkarretaratzeak: Eitb, Berria, Aiaraldea, Deia […]