2023ko lehen Kontseilu Orokorra ospatuko du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak martxoaren 9an. Hitzordua Urduñako Alondegian izango da, arratsaldeko 5etatik hasita eta 7ak bitarte.
2022ko balantzea egin eta 2023ko erronkei helduko diegu urteko lehen Kontseilu Orokor honetan. Parte hartzera deituak daude gure elkartea osatzen duten 44 entitateak. Bide batez, gogorarazten diegu gure kideei, informazioa eta egunean banatuko den dokumentazio guztia e-mailez igorri diegula. Dokumentazioa jaso ez baduzue, gurekin haremanetan jarri. Parte hartzea e-mailez edo whats-app zein telefonoz konfirmatu beharra dago: info@aiaraldekoeuskalgintza.eus TLF 688 86 29 49
Elkarteko kide ez bazara baina bertan parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.
Lanerako prest gara. Euskaraktibatu!