Martxoaren 9an bildu genuen urteko lehen Kontseilu Orokorra Urduñako Alondegian. Bileran, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluko kideek aho betez onartu zituzten Talde Eragileak aurkeztutako 2022ko balantze ekonomikoa eta 2023rako aurrekontua.
Joandako urteko jarduerak errepasatzeaz gain, 2023rako erronkak zehaztu ziren batzarrean. Iaz onartutako 2022-2025 Plan Estrategikoa betetzen jarraitzea eta hori gauzatzeko baliabideak eskuratzeko beharrean jarri zen azpimarra. Halaber, aisialdia, migranteak eta ildo sozio-ekonomiko arloak zabaltzeko erronka, Gazte Euskaltzaleen bigarren topaketa antolatzea, Tokiko Kurrikulumaren ekimena bultzatzea eta jardunaldiak antolatzea, futbola eta euskara ardatz kanpaina indartsua garatzea, Gurasoleku indartu eta Urduñara zabaltzea eta Bai We Can ekimena berritu eta jarraipena ematea aipatu ziren 2023rako apustuen artean.
Bertaratuek, eskualdeko futbolean eragiteko kanpaina eta Bai We Can berriaren diseinua izan zuten langai eta gogoetagai.