Ospakizuna eta erronka, udalerri euskaldunak Aiaraldean
Igandean, martxoak 26, Arrankudiagan izan ginen, udalerria UEMAn sartzeagatiko ospakizunean. Arrankudiaga eta Zollok hartutako erabakia eta emandako pausua babestu gura izan genuen Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren izenean. Pausu garrantzitsua izan da, gure eskualdean Orozkorekin batera orain bi udalerri baitira Udal Euskaldunen Mankomunitatean. Erronka, pausu berri honen ostean gehiago etortzea izango da, eskualdean euskaraz bizitzeko aukera izan […]