Igandean, martxoak 26, Arrankudiagan izan ginen, udalerria UEMAn sartzeagatiko ospakizunean. Arrankudiaga eta Zollok hartutako erabakia eta emandako pausua babestu gura izan genuen Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren izenean. Pausu garrantzitsua izan da, gure eskualdean Orozkorekin batera orain bi udalerri baitira Udal Euskaldunen Mankomunitatean. Erronka, pausu berri honen ostean gehiago etortzea izango da, eskualdean euskaraz bizitzeko aukera izan dezagun.
Ekiktaldian udalaren izenean Txutxi Ariznabarreta alkateak hartu zuen hitza, UEMA ordezkatuz berriz Jon Bollar euskara teknikaria mintzatu zen eta gure aldetik, Aitor Fernandez de Pinedo, elkarteko lehendakariak, adierazpena irakurri zuen.