Igandeko Udal hauteskundeei begira, lau ekimen garatu ditu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak; euskara agendan jartzeko, alderdiak konpromisoak hartzera bultzatzeko eta herritarrok ahalik eta informazio osatuena izateko. Betaurreko horiek jantzita lau argazki jartzen ditugu mahai gainean.
Konpromisoak
Aiaraldeko 8* udalerrietako 14 alkategaik konpromiso argiak hartu dituzte euskaren normalkuntzan udaletatik lan egiteko, kanpainan euskara presente izateko eta euskalgintzarekin elkarlanean aritzeko. Hemen herriz herri kontsulta dezakezue nork eta zer sinatu duen:
*Tamalez Arakaldon, bi indar nagusietako ordezkariek ez dute ekimenean parte hartu nahi izan. Hauteskunde ostean elkarnerako bideak bilatuko ditugu Arakaldon suertatzen diren agintari berriekin.
Hautagai euskaldunak
Aiaraldeko udalerri guztietako 32 zerrenda aztertu genituen, hautagaien artean zeintzuk gai diren euskaraz hitzegiteko, zeintzuk ulertzeko eta zeintzuk ez dakiten. Hautagai euskaldun batek gure hizkuntz eskubideak bermatu ditzakeen bakarra da, herritarrok gure hizkuntzan ulertu eta erantzun diezagukeen bakarra. Emaitzak publiko egin genituen dokumentu honetan:
2019-2023 legegintzaldia
Duela lau urte abiatu genuen Bai We Can dinamika. Orduko hartan alderdiek hartutako konpromisoetatik zer bete egin da? Egindako lana argitaratu genuen Sarauben eta hementxe duzue eskuragarri:
Haiek, zer diote?
Egunotan gure postontzietara heldutako esku-orriak, aldizkariak, esku-programak,… arakatu dituzgu. Zein hizkuntzatan datoz? Zer diote hautagaiek hizkuntza politikaz?
Dokumentu honetan bildu dugu eskualdeko 8 udalerri nagusietako postontzietan jasotakoa: