Bere ahizpa nagusiak ez bezala, aurten Memealdiak ez du kale egiten. Egoera larria dela, kolpeak ezker eskuin datozela, euskararena putzu sakon eta ilun bat dela,…? Ba ez dezagun umorea gal Felipe, idazle famatu batek zioen bezala: “umorea da gure territorio libre bakarra”, edo antzeko zerbait. Beraz, buruari eragin eta barruan duzun pailazo hori askatu ezazu behingoz, hemen baita MEMEALDIA 2.0.
Kirikiño eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua elkar hartuta, zer atera daiteke gaizki?
Sariak barra barra, barreak sarri-sarri, festa, bakarrizketak, aurkezpenak, ekitaldiak, txapak eta meme mordoa izango dugu Memealdiaren bigarren aldi honetan.
Urriaren 18tik abenduaren 2ra bitartean bidali zuen Memeak 688 72 66 65era. Bi astean behin Memerik eskasenari saria: 3 lagunentzako afaria. Informazio gehiago eta hasiberrientzako memeak egiteko gida osatuena hemen.
Gora Euskal Irria!