Arrankudiaga-Zolloko bi udal taldeek bat egin dute euskalgintzaren mozioarekin
Adierazpen publikoa kaleratu dute Arrankudiaga-Zolloko udalbatza osatzen duten bi alderdiek. EH Bilduk eta EAJk elkarrekin kaleratutako testuan bat egiten dute euskalgintzak aurkeztutako mozioarekin, herritarrak azaroaren 4ko manifestaldian parte hartzera deituz eta euskararen aurkako epai oldarraldiarekin beren kezka azalduz. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak Aiaraldeko udalerri guztietan aurkeztutako mozioarekin bat egiten dute Arrankudia-Zolloko udalbatza osatzen duten bi alderdi […]
Amurrioko udal-batzaren gehiengoak bat egin du mozioarekin
Azaroak 4ko manifestaldiari begira euskalgintzak aurkeztutako mozioarekin bat egin du Amurrioko Udaleko gehiengoak. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak aurkeztutako testua bere egin dute adierazpen instituzional batean Amurrioko EAJ eta EH Bilduk. Udalean gehiengo osoa osatzen duten bi alderdiek kezka adierazten dute euskararen kontrako epai oldarraldiaren aurrean eta Euskal Herriko Euskalgintzaren Kontseiluak azaroak 4rako antolatutako manifestaldian parte hartzera […]