Abenduaren 3an, Artziniega euskaldunon topaleku
Aiaraldeko herritarrok badugu hitzordua euskararekin, aurten ere elkarrekin ospatuko baitugu, non eta Artziniegan, historiaz, artez eta inguru natural ederrez inguratutako herrian. Artziniegako Alkate Joseba Vivanco, euskara zinegotzi Miren Lopez, Gure Arteko Ama ikastetxeko gurasoak, Ganzorrotz mendi taldeko kideak, Aresketa Ikastolako eta Laudio Ikastolako zuzendariak, AEK… Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak ondo babestuta aurkeztu zuen Aiaraldeko Euskararen Eguna. […]