Egitaraua
Abenduaren 3an adin eta publiko guztiarentzako ekitaldiak izango dira. Mendi-buelta herriaren inguruan izango da eta laster jarriko dugu ibilbidea hemen, baina familian egiteko modukoa izango da. Ibilbidea bukatuta, hamaiketako izango da. Triki-poteoa eta animazioa alde zaharrean izango da eta gainerako eskaintza Toñin Luengas Frontoian, alde zaharraren sarreran. Artzikirola eta sokatirari dagokionez, lehenengo erakustalditxo bat izango da eta ondoren publikoak probatzeko aukera izango da. Oier Aslaren kontzertu demokratikoan, abestia aukeratu eta zuzeneko musikaz lagunduta oholtzan kantatzeko aukera izango du publikoak.
Azoka
Hamaika eta erdietatik aurrera elkarteen azoka izango da. Bertan parte hartzeko gurekin harremanetan jarri hene bai lehen 688 86 29 49an edo info@aiaraldekoeuskalgintza.eus helbidera idatziz. Ikasle taldeek ere parte hartu dezake.
Euskararen Artea
Ikastetxeei zuzendutako erronka eta proposamena landu dugu urtero legez. Hementxe duzue Euskararen Artea, arteaz gogoeta egin eta sortzeko gonbidapena. Bidean gure eskualdea hobeto ezagutzeko aukera probestuko dugu.
Memealdia
Abenduaren 1a arte Memealdian parte hartzeko aukera izango duzue, memeak sortu eta bidali, erraz- erraza, argibide guztiak hemen:
Memealdiaren web-a: https://www.kirikinotaldea.eus/memealdia/
Jarraitu Memealdia istagramen: https://www.instagram.com/memealdia2.0/
Bazkaria
Abenduaren 3an bazkaria izango da Artziniegako Frontoian 13€-ren truke. Horretarako tiketa eskuratu beharko da ostegun eguerdia baino arinago. Tiketak Urduñako Alondegian, Artziniegako Liburutegian, Laudion Faktorian eta Ilargi Tabernan eta Amurrioko AEKn eros daitezke.
Menua: indabak, haragia, ura, ardoa, ogia, postrea eta kafea. Aukera barazkijalea erreserbatzeko: tiketa erosi eta argazkia bidali whtas-appez menua barazkijalea adieraziz 688 86 29 49 telefonora.
Autobusa
Aurten debaldeko autobus zerbitzua jarriko dugu Artziniegara bertaratzeko. Horretarako beharrezkoa izango da aurrez izena ematea info@aiaraldekoeuskalgintza.eus helbidera izena eta kontakturako telefono zenbakia igorriz. Ez ahaztu adierazten hauetako zein geltokitan igo nahi duzun: Arrankudiaga, Arakaldo, Areta, Orozko, Laudio, Luiaondo, Amurrio, Urduña, Zuhatza (Etxaurren Ikastola) edo Arespalditza. Autobusaren ibilbidea edo ibilbideak eskariaren arabera antolatuko dira eta telefonoz jakinaraziko da geltoki eta ordutegi zehatza. Autobusa Artziniegara goizeko 11etan iritsiko da eta bueltarako 19:45ean abiatuko da.
Txosna
11etatik aurrera eta jaia bukatu arte, txosna zerbitzua izango da. Bertan ez dira erabili eta botatzeko edalontziak erabiliko, plastiko gogorreko edalontzia etxetik ekarri edo bertan euro baten truke eskuratu ahal izango da.
Zozketa
Jada salmentan dira aurtengo Euskaraktibatu zozketarako boletoak. Abenduaren 3an 150€an baloratutako bertako produktuez osatutako saski ederra zotz egingo dugu 18:30etan txosna inguruan. Begira, begira, hauxe iazkoa: