Eskualdeko Ikastetxe guztiei deialdia luzatuta, ikasturteko lehen saioa egin du Hezkuntza Foroak, parte hartze handiarekin. Gurasoleku, Aiaraldeko Hezkuntzen Mapa eta ikastetxeak eta euskalduntzearen inguruan iaztik abiatutako hausnarketa izan ziren hizpide.
Azaroaren 14an Hezkuntza Foroaren ikasturteko lehen saioa egin genuen 12 ikastetxetako eta AIEKEko ordezkariekin Laudioko Faktorian. Bileran Hernaniko hezkuntza komunitateko ordezkari batekin hitz egiteko aukera izan genuen, bertan sortutako dekalogoaren eta dinamikaren berri lehen eskutik jasoz. Espereintzia hori, iaz abiatutako Ikastetxeak eta euskalduntzea gogoetarekin lotu zen.
Horrez gain, Gurasoleku ekimeneko emaitzak partekatu ondoren, ondorioak aurkeztu eta hausnarketarako tartea egin zen. Aiaraldeko Hizkuntzen Maparen inguruan kronograma errepasatu eta zalantzak argitzeko baliatu zen bilera baita.
2022an abiatu genuen Hezkuntza Foroa eskualdeko ikastetxeak bildu eta elkarlana, hausnarketa zein ekimen berriak sustatzeko xedez.