Archives by date

You are browsing the site archives by date.

[Errotuladore gorria] Kartelak erdara hutsean

[Errotuladore gorria] Kartelak erdara hutsean

Euskaldunak eta bertako hizkuntza bazterrean utzi, desgarrerazi, ez ikusiarena egin, kontuan ez hartu… Noiz arte? Gure herrian arrotz bilakatzen gaituzten afitxak. Euskaldunak ez al gara nor? Maiz ikusten ditugu horrelakoak, hona hemen azken egunetan bildutako hiru. Urduñako kartelaren kasuan, Udaleko euskara arloak antolatzaileekin harremanetan jarri eta informazioa euskaraz jasoko duen kartel berri bat ateratzea eskatu […]

Memealdiak 264 ale bildu ditu

Memealdiak 264 ale bildu ditu

Kirikino Atsededen talde laudiarrak eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak euskararen egunaren abaroan antolatutako Memealdiak uzta oparoa bildu du. 264 aleko bilduma ikusgai duzue hemen. Bigarren aldi honen arrakastaren aparretan, Memealdia 3.0 izan izango dela promes egin digute Kirikinoko kideek. Bitartean hemen dituzue bigarren aldiko aintza dastatu duten meme garaileak:

2024ari forma emateko Kontseilu Orokorra

2024ari forma emateko Kontseilu Orokorra

Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak apirilaren 10ean Kontseilu Orokorra ospatuko du Amurrioko Euskaltegian. Iazko urtearen balantzea egin eta urte berrirako plangintza aurkeztuko du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak bere kidegoaren aurrean apirilaren 10ean arratsaldeko 5etatik aurrera Amurrioko Euskaltegian. Urtea erronkaz beterik dator eta iazko bide oparoan sakontzeaz gain, proposamen berriak ere izango dira mahai gainean. Elkarteak urtean bi Kontseilu […]