Martxan da euskalgintza babesteko Euskaraktibatu 2025 zozketa

Plan Estrategikoa eskuan makina bat ekimen eraman nahi ditugu aurrera. Arlo guztietara heldu nahi eta behar dugu, eskualdean euskararen biziberritzeak aurrera egin dezan.

Horretarako Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak ezinbestekoa du baliabideak eskuratzea: bazkideen ekarpenak, instituzioekin hitzarmenak, Otxomaioko txosna eta… Euskaraktibatu zozketa.

Aurten, azken urtetan legez, tokiko produktuz beteriko eta 150€an baloratutako saskia zozketatuko dugu azaroaren 30ean Okondon, bertan izango baita 2025eko Aiaraldeko Euskararen Eguna (laster aurkezpen publikoa egingo dugu).

Zenbaki irabazlearen berri gure sare sozial eta web-gunean emango dugu, irabazlea gurekin harremanetan jarri dadin saria jasotzeko.

2024ko zozketako saskia

Eskuratu boletoa euro baten truke ondoko ikastetxe edo elkarteetan:

Amurrion: Zabaleko ikastetxea, Zaraobe institutua, Mendiko eskola, Aresketa ikastola, Amaurre ikastetxea eta AEK Amurrioko Euskaltegia.

Aiaran: Etxaurren Ikastola eta 24 elkartea

Arrankudiaga-Zollon: Arrankudiaga Eskola

Areta: Areta Herri Eskola

Artziniega: Gure Arteko Ama ikastetxea

Laudio: Kirikino, Sorginlarren, Faktoria, Latiorro ikastetxea, Lamuza ikastetxea, Lamilagrosa ikastetxea, Laudio ikastola, Laudioko Udal Euskaltegia eta AEK-ko Berbots euskaltegia

Orozko: Orozko Harana ikastetxea

Okondo: Okondo eskola

Urduña: Urduña Herri eskola eta Aintzinako Andramari ikastetxea.

Babestu euskararen biziberritzea Aiaraldean, babestu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua.

Euskaraktibatu!

Interesgarriak izan daitezkeen beste artikulu batzuk