Batu Gurasolekura
Amurrioko Haurreskola eta Eskola guztiek bat egin dute Gurasolekurekin. 0-5 urte bitarteko umeak dituzten familietan euskararen transmisioa bultzatu nahi du egitasmoak. Eskola eta Haurreskoletako zuzendaritzei aurkeztu ostean, irakasle tutoreekin formazio saioak egin ditugu azken astean. Orain gurasoekin motibazio saioa eta proiektuaren aurkezpena egingo dugu. Proiektua ezagutarazteko honako bideoa jarri dugu sarean, esku-orria berriz https://labur.eus/gurasoleku_Amurrio estekan […]
Haria eten ez dadin…
Irailetik aurrera berriz martxan izango da Gurasoleku Amurrion, Laudion eta orain, baita Urduñan ere! Familia barruan euskararen transmisioa xede duen programak 3. edizioa izango du Aiaraldean. Informazio guztia irailetik aurrera izango duzue. Bitartean, udan ere, haria ez dadila eten. #Euskaraktibatu
Aurtengo erronkei heltzeko Kontseilu Orokorra
Martxoaren 9an bildu genuen urteko lehen Kontseilu Orokorra Urduñako Alondegian. Bileran, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluko kideek aho betez onartu zituzten Talde Eragileak aurkeztutako 2022ko balantze ekonomikoa eta 2023rako aurrekontua. Joandako urteko jarduerak errepasatzeaz gain, 2023rako erronkak zehaztu ziren batzarrean. Iaz onartutako 2022-2025 Plan Estrategikoa betetzen jarraitzea eta hori gauzatzeko baliabideak eskuratzeko beharrean jarri zen azpimarra. Halaber, […]
Euskaraldirako beroketak Amurrion
Larunbatean, urriak 22, Euskaraz Bizi nahi dut eguna ospatu zen giro ederrean Amurrion. Egitarauaren baitan Euskaraldirako photo call-a eta Gurasolekuren ekitaldia egin ziren, Oier Aslaren kontzertu partehartzailearekin.
Izen emate arrakastatsua
Urriaren 6an itxi zen Gurasoleku programan parte hartzeko izen ematea Amurrion. Jasotako erantzunaren aurrean pozik gaude ekimena bultzatu dugun Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua, AEK eta Aiarako Berbalagun. Lehenik eta behin, eskertu nahi dugu Amaurre, Aresketa, Mendiko eta Zabaleko ikastetxeek eta Tantaka eta Tipi-tapa haurreskolek proiektu honetan izan duten inplikazioa. Esker mila, gure eskaintzan izena eman duten […]
Egitasmo berria abian
Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseilua birsortze prozesu betean darama azken hilabeteak, abenduan borobilduko dena. Barrura begirako lanketa horretan buru belarri izanagatik ere, ez diogu zenbait lan ildo estrategikotan ekimenak gauzatzeari uko egin izan ahal. Instituzioen alorrean Bai We Can aktibatu badugu, hezkuntza arloan proiektu berria dakargu: Gurasoleku. 0-5 urte bitarteko haurrak dituzten familien baitan euskararen transmisioa bultzatzea […]