Urriaren 6an itxi zen Gurasoleku programan parte hartzeko izen ematea Amurrion. Jasotako erantzunaren aurrean pozik gaude ekimena bultzatu dugun Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua, AEK eta Aiarako Berbalagun. Lehenik eta behin, eskertu nahi dugu Amaurre, Aresketa, Mendiko eta Zabaleko ikastetxeek eta Tantaka eta Tipi-tapa haurreskolek proiektu honetan izan duten inplikazioa. Esker mila, gure eskaintzan izena eman duten herritar guztiei, bejondeizuela euskararen eskilaren aurrerapausu hau emateagatik!
Egitasmoa abiatu genuenetik bide bat egin dugu jada: 6 aurkezpen zuzendaritza eta arduradunei, 6 formazio saio, 5 aurkezpen eta motibazio saio gurasoentzat, spot bat, prentsaurrekoa eta aurkezpen publikoa,…. Eskerrik asko bidean lagun izan zaituztegun guztioi, ahaleginak merezi izan du.
Zenbakitan
Orotara 37 izen emate izan ditugu Gurasoleku lehen edizio honetan. Gainera kontuan hartu behar da izen-emate asko ez direla pertsonalak, baizik eta familiarrak. Gurasolagun agendan 27 pertsona edo familiek eman dute izena, Gurasolagunen bitartez 12 pertsonek egingo dute mintza-praktika eta Guraso euskaltegira 7 pertsona batu dira.
Amurrioko lehen eta haur hezkuntzako ikastetxe guztietatik jaso ditugu izen-emateak eta horrek asko pozten gaitu. Amaurre, Aresketa, Mendiko eta Zabalekoko gurasoek emandako pausua eskertu nahi dugu. Bereziki aipatu nahi dugu herriko ikastetxe txikieneko gurasoek eman duten erantzuna.
Argazkia osatze aldera, 0-1 urteko umeak dituzten guraso 2k, haur hezkuntzako 2.mailan seme-alabak dituzten 9k, HH3ko 8k, HH4ko beste 7k eta 5.mailan umeak dituzten 14 gurasok izen eman dute. Generoari dagokionez 30 dira emakumeak* eta 7 gizonak*.
Lehen uzta jaso dugu baina ereiten jarraituko dugu. Amurrioko Gurasoleku abian da, laster beste batzuk etorriko dira…
Gurasoleku hobeto ezagutzeko irakurri sarrera hauxe.