Aiaraldeko Euskalgintza

Biharamuna

Biharamuna

Bukatu da. Emozioen eztanda, komunitatearen berraktibazioa, energia txutea,… Zenbat irudi ahaztezin, zenbat irribarre, malko eta izerdi. Hamaika kolore, motibazio eta aldarrikapen lekuko baten atzetik. 22.n Korrikaren arrastoak, aho-zapore gozoak,… dirau. Argazkiak birpasatu eta… orain zer? Korrikak interpelatzen gaitu, instituzio, elkarte, norbanako,… Korrika egiteari utzi diogun honetan, ez gelditu, pausuak ematen jarraitu. Guzti, guztiok. Memoria. Zergatik […]

Egun hunkigarria benetan. Tarteka ateri, tarteka zaparra,… euskaraz eta euskaragatik bustitzeko aitzakirik ez! Lanteno eta Artziniega artean Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak hartu zuen lekukoa, 31. kilometroan. Hona hemen une hortako irudiak. Egunak baina, askorako eman eta irudi hunkigarri andana utzi zizkigun.

Datozen urteotarako plana

Datozen urteotarako plana

Aiaraldeko eskualdean euskararen normalkuntza erdiestea helburu lan egiten du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak. Norabide horretan pausuak emateko, era integral batez ekin behar zaiola uste dugu. Hots, arlo bakar batean, talde xede bakarrean indarra jarrita, aurrera egiterik ez dagoela alegia. Horregatik berebiziko garrantzia izan du guretzat, hurrengo lau urteotarako lan ildo bakoitzean aurrera eraman nahi ditugun ekintzak […]

Administrazioa euskalduntzeko bidean eskubideak babestu

Administrazioa euskalduntzeko bidean eskubideak babestu

Laudioko udal lanpostu baten euskara eskakizuna bertan behera utzi du epaile batek, euskara hizkuntza zaila dela argudiatuta. Euskalgintzak epaia irain eta eraso gisa jaso du. Euskal Herriko Euskalgintzaren Kontseiluarekin batera elkarretaratzea deitu genuen larunbatean “Euskaraz bizitzearen alde batuz. Eskubide murrizketarik ez!” Prentsa oharra. Aiaraldeko Euskalgintzaren adierazpena. Hedabideetan ohiartzuna izan zuen elkarretaratzeak: Eitb, Berria, Aiaraldea, Deia […]

Azken ordukoa

Azken ordukoa

Euskararen egunerako bideoklipa eta abestia

Euskararen egunerako bideoklipa eta abestia

2016an aurrenekoz ospatu genuen euskararen eguna elkarrekin gure eskualdean. Amurrioko hitzordua berezia izan zen, Aiaraldeko Euskalgintza Kotseiluaren abiatzea genuen eta oraindik orain dirauen aho zapore gozoa utzi zigun egunak. Bostgarren urteurrena betetzen den honetan, orduko sentipenekin, emozioekin eta ilusioekin konektatu nahi izan dugu. Horregatik hemen da berriz gurekin Euskararen errota aire berriz. Igon Olaguenagak sortutako […]