[Errotuladore gorria] Norbere atean golak sartzen
Orrazketaren beharra, arreta falta, asmo onak baina…? Web-gune honetan nabigatzean, umoretik heldu edo minetik? Nola da posible? Errespetu falta ere bada, horrelakoak gazteleraz ez lirateke onartuko, baina euskaraz dena zilegi? Udalaren euskara zerbitzura laguntza bila jotzea aukera bat litzateke, baina makina baten edo auskalo ausazko zein aplikazioren esku utzita emaitza: erabateko desastrea. C.D. Laudio futbol […]
[Errotuladore gorria] Udalekuetan euskara galtzaile
D ereduan osoki murgilduta dagoen eskualde batean nola liteke begiraleek ume eta gaztetxoei erdaraz egitea? Gurasoei euskarazko eskaintza egin; lizitazioan udalak zerbitzua euskaraz eskatu; enpresa, horren jakitun, begiraleak kontratatu; eta azkenean, herritarrek emaitza salatu: begiraleak umeei gazteleraz udal udalekuetan. Nola da posible? Zerk egin du kale? Zein da edo zeintzuk beren funtzioa bete ez duten […]
[Errotuladore gorria] Kartelak erdara hutsean
Euskaldunak eta bertako hizkuntza bazterrean utzi, desgarrerazi, ez ikusiarena egin, kontuan ez hartu… Noiz arte? Gure herrian arrotz bilakatzen gaituzten afitxak. Euskaldunak ez al gara nor? Maiz ikusten ditugu horrelakoak, hona hemen azken egunetan bildutako hiru. Urduñako kartelaren kasuan, Udaleko euskara arloak antolatzaileekin harremanetan jarri eta informazioa euskaraz jasoko duen kartel berri bat ateratzea eskatu […]
[Errotuladore Gorria] Futbolean euskara, bigarren mailan
Mutilen mailako errege kopako finala dela eta, eskualdeko zenbait herritan pantaila erraldoiak jarri ziren herriko plazan apirilak 6, zaletuek elkarrekin partida ikus zezaten. Aspaldian ez bezala, ETB1-tek eskaini zuen, zuzenean eta euskaraz. Urduñan baina, herritar batzuk salatu dutenez, erdara hutsezko emanaldia jarri zuten, alegia TVEk eskainitakoa aukeratu zuten euskal telebista publikoarena beharrean. Udaleko iturriek adierazi […]
Futbolean pausuak emateko pistak
Aiaraldean Futbola Euskaraz kanpainaren baitan jardunaldiak antolatu genituen Amurrion azaroaren 29an. Hiru solasaldiren bitartez futbola eta euskararen arteko harremanak, beharrak eta ezinez aritu ginen talaia ezberdinetatik.
Euskara eta futbola angelu ezberdinetatik begiratuko diote itzal handiko gonbidatuek
Bihar, Amurrioko katekesi Aretoan 17:00etatik aurrera eta sarrera dohainik, Futbola eta Euskara ikuspuntu ezberdinetatik lotuko ditugu hiru solasaldirekin. Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da aiaraldea.eus webgunetik.
Futbola eta euskara jardunaldiak azaroaren 29an Amurrion
Aiaraldean Futbola Euskaraz kanpainaren baitan, ekimen berri bat prestatu dugu azaroaren 29rako Amurrion. Futbola eta euskara binomioari talai ezberdientatik begiratuko diogu hiru solasaldirekin: Solasaldietan parte hartuko duten gonbidatuen zerrenda laster argitara emango dugu. Hitzordua, arratsaldeko 5etan Amurrioko Katekesi Aretoan izango da, sarrera librearekin.
[Errotuladore gorria] Itzulpen nahasiak eta absentzia
Amurriotik kexa bna helarazi digute bi herritarrek . Lehenak, itzulpen desordenatu bat dakarkigu: “Establezimendu hau laguntzailea da Amurrio Clubeko ofiziala”. Argazkia taberna batean hartuta dago eta kartela, bere marko eta guzti, paretan eskegita dago. Horrelako kasuetan zalantza sortzen da, akats nabarmena gaztelaniaz balitz, paretan eskegita egongo litzateke? Bigarrena, Bañueta auzoko jaiei buruzkoa da. Bertako txosnan, […]
Eredu
Adibide dira, eredu. Arrankudiagako neska futbolariak dira. Futbolean ere euskaraz egin daitekeela erakusten digute. Ez dugu ezinezkorik eskatzen: Aiaraldean Futbola Euskaraz. Kanpainako azken iragarkia duzu honakoa, bertan Arrankudiagako Idarra futbol elkarteko neska taldeko jokalari eta entrenatzailea dira protagonistak. Kanpainari buruz gehiago jakiteko hemen. Kanpainako bideo guztiak lotura honetan: https://labur.eus/jokoz_kanpo