Frontoitik zelaira
Pilotatik baloira bada aldea. Gure eskualdeko frontoietan euskara bada, baina futbol zelaietan? Frontoitik futbol zelairako bidean, non galdu da gure hizkuntza? Pilotan euskaraz, futbolean zergaitik ez? Aiaraldean Futbola Euskaraz kanpainako 4. iragarkia duzu honakoa, Arrankudiagako Kamaraka pilota elkarteko neska-mutilak protagonista dituena. Kanpainak aurrera darrai, laster gehiago… Kanpainako bideo guztiak lotura honetan: https://labur.eus/jokoz_kanpo
Ez gara martetarrak
Ez gara martetarrak. Ez dugu ezinezkorik eskatzen. Hemen gara, Aiaraldean eta futbola euskaraz eskatzen dugu. Helburu horrekin, Aiaraldean Futbola Euskaraz ekimena abiatu dugu iragarki sorta batekin. Gaurkoan bildumako hirugarrena aurkezten dugu IƱigo Fraile futbolaria protagonista duena. Hurrengo egunetan kanpainaren nondik norakoak azalduko ditugu.
Beste kiroletan posible bada… futbolean zergatik ez?
Aiaraldean Futbola Euskaraz kanpainako bigarren bideoa kaleratu dugu. Oraingoan Izaskun Bengoa txirrindulari laudatu eta egun ipar martxako entrenatzailearen parte hartzea izan dugu. Pixkanaka kanpaina honen inguruko zehaztasunak jakitera emango ditugu, adi beraz!