Eguraldia hotz, giroa bero
Abenduaren 3arekin ospatu genuen Aiaraldeko Euskararen Eguna Artziniegan. Tenperatu freskoekin hasi zen eguna berehala berotzen joan zen Artziniegara hurbildu ziren euskaltzaleekin. Goizena goiz mendi buelta abiatu zen Ganzorrotz Mendi taldeko kideek girotuta. 11etan berriz, Builaka batukada eta Sorginlarren kalejiran abiatu ziren, frontoiaren atzekaldean umeen gunea martxan jartzen bitartean Kirikinoren eskutik. Mendizaleek hamaiketakoa hartzen zuten bitartean, […]
Euskararen egunerako informazio praktikoa
Egitaraua Abenduaren 3an adin eta publiko guztiarentzako ekitaldiak izango dira. Mendi-buelta herriaren inguruan izango da eta laster jarriko dugu ibilbidea hemen, baina familian egiteko modukoa izango da. Ibilbidea bukatuta, hamaiketako izango da. Triki-poteoa eta animazioa alde zaharrean izango da eta gainerako eskaintza ToƱin Luengas Frontoian, alde zaharraren sarreran. Artzikirola eta sokatirari dagokionez, lehenengo erakustalditxo bat […]