Piztu
Erronka: eskualdeko gazteak euskara hizpide elkartzea. Baina, egun, nork du euskara agendan?! Galdera bota genuen, oraindik bero zetzan (ala hotz, nork daki) euskararen txantxangorriaren hilotz azpira: Guri Bost? Hala, zalantzaz beterik hurbildu ginen hitz-ordura eta erantzunak pilak kargatu zizkigun. Dozena bat gazte elkartu ginen: lehenengo, Euskal Herri mailako bi proiektu ezagutzeko elkarrizketa irekira; gero, mahaiaren […]
Aiaraldeako gazteak euskararen inguruan mintzo
Pasa den larunbatean Aiaraldeko gazteak euskararen inguruan hausnartu, eztabaidatu eta ideiak partekatzera bildu ziren Guri bost? izenburuko topaketetan. Urduña, Amurrio, Aiara, Orozko eta Laudioko hamaika gazte elkartu ziren Faktorian, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak antolatuta. Lehen zatian Aitor Imaz Gazte Euskaltzaleen Sareko kidea eta Ane Zugaza Etzigarriak ekimeneko kideak elkarrizketatu zituzten. Elkarrizketa hemen duzue ikusgai: Ondoren gazteak […]
Guri Bost? Topaketarako egitaraua
Larunbat honetan, abenduak 17, Laudioko Faktorian, eskualdeko gazteak deituak gaude euskararen inguruan biltzera. Harremanak sortu, elkar ezagutu, Euskal Herri mailako proiektuak ezagutu, mintzatu, eztabaidatu, proposatu, gogoeta egin,… Hizkuntzak guri bost? edo, gazteak eta euskara bidaide direla, zerbait piztuko ote da Aiaraldean? Bada interesik? Bada zer eginik? Gazteok, zer esanik ba al dugu? Erantzunaren bila abiatua […]
Aiaraldeko gazteei euskarak bost?
Euskarak deus axola al du? Hizkuntza hautuak bost? Abenduaren 17an erantzunen bila goaz. Txinpartarik piztuko ote da Aiaraldean? Laster informazio guztia.
Zer gorputzaldi?
Goiatz Dutto musikari ludioarrak Zetak talde ezagunaren Itzulera kantaren bertsioa egin du. Zelan geratzen zaizu gorputza euskaldun batek euskarazko kanta bat gaztelaniaz ematen duenean? Goiatzen bideoak dion bezala… guri bost??
Hizkuntza hautuak
Matx kantari laudioarrak Berri Txarrak-en Katedral bat kanta ezagunaren bertsioa grabatu eta sarean jarri du. Horretarako baina euskara baztertu eta gaztelania hautatu du. Kantari gazte batek erabaki hori hartzea… eta gazteek zer diote? Bideoa bukatzen den legez, guri bost??