Aurtengo erronkei heltzeko Kontseilu Orokorra
Martxoaren 9an bildu genuen urteko lehen Kontseilu Orokorra Urduñako Alondegian. Bileran, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluko kideek aho betez onartu zituzten Talde Eragileak aurkeztutako 2022ko balantze ekonomikoa eta 2023rako aurrekontua. Joandako urteko jarduerak errepasatzeaz gain, 2023rako erronkak zehaztu ziren batzarrean. Iaz onartutako 2022-2025 Plan Estrategikoa betetzen jarraitzea eta hori gauzatzeko baliabideak eskuratzeko beharrean jarri zen azpimarra. Halaber, […]